BERTSO-EMANALDIA
Hirugarren hiruhilekoan zientzia lantzen aritu garela baliatuz, eta Amaia Agirre bertsolaria ere handienekin lanean aritu dela aprobetxatuz, bertso emanaldi zientifikoa antolatu genuen ikasturtea amaitzeko. Bide batez, Xuban Irazu ere agurtu genuen. Zorte on DBH-ko ibilbide berrian! Plazerra izan da zurekin lanean jardutea!!
IPUIN KLASIKOAK ETA...BERTSIOAK!
Ipuin klasikoak irakurri, aztertu, moldatu, bertsionatu...
Txotxongiloak egin, dekoratuak, mozorroak...
Testuak ikasi, entsaiatu, berriro entsaiatu, eta berriro...
Eta azkenean...
LANTZEKO IÑAUTERIA
Eskola osoa aritu gara buru-belarri Lantzeko iñauterien inguruan lanean. Euskal Herria, Nafarroa, Lantz, eta bertako iñauteri berezia. Miel Otxin eta Zaldiko, Ziripot, Txatxoak, Perratzaileak... Amaiera ezin hobea eman diogu gaiari!